XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.-Salgai dauden produktu guztiak merkealdikoak ez badira, beherapena dutenek egoki bereizita egon beharko dute besteetatik.

25. atala.-Soberakinen salmenta

1.-Soberakinen salmenta produktu hondatuak edo erabiltzen ez direnak saltzea helburutzat duen salmenta da.

2.-Salmenta-mota horretan eta horren publizitatean nahikoa argibide eman beharko da eragin duten egoera eta zergatiak azaltzeko.

3.-Salgai dauden produktu guztiak soberakin-salmentakoak ez badira, salmenta-mota honetan eskainitakoek besteetatik aldendurik egon beharko dute.

26. atala. -Azken-salmentak

1.-Azken-salmentatzat hartuko da ondorengo arrazoiren bat dela eta ohiz kanpo egindako salmenta:

a) Merkataritza-ihardueraren behin-behingo edo behin-betiko etenaldi osoa edo zatizkoa.

Etenaldia zatizkoa bada, azken-salmentako salgaiak zein diren adierazi beharko da.

b) Aretoa itxi edo aldatzea.

2.-Azken-salmentak merkataritza-etxearen izakinak izan diren produktu edo salgaietan bakarrik izango du eragina.